ttiklik blog naiz

Haur-nutrizio on batek ikasketa prozesuan laguntzen du

MAS INFORMACIÓN SOBRE CRIANZA Y ALIMENTAIÓN

HAZIERA ETA ELIKADURARI BURUZ INFORMAZIO GEHIAGO

 

Haur batek bere bizitzako aurreneko hilabeteetan jasotako elikagaiek bere etorkizuneko garapenean zerikusi handia daukate.

Elikadurak ikasketa prozesuan zuzeneko eragina dauka.

"Osasun eta elikadura ona izateak haur baten ikasketa prozesuko lau oinarritan eragina dauka: behaketa, arrazoiketa, bizkortasun fisikoa eta immunitatea"

Behaketa eta egitea

Amagandiko edoskitzearen ondoren, haurra mota guztietako elikagaiekin elikatzea oso garrantzitsua da; elikagai garrantzitsuenekin.

Haur baten bizitzako aurreneko hilabeteetan ematen zaizkion elikagaiek, bere etorkizuneko garapenean eragina izango dute". Haurraren ikasketa prozesuko %80a ikusmenarekin hasten da.

Haurraren behaketa indartzeko omega 3 eta omega 6 duten olioak ematea gomendatzen da, taurina, luteina eta A bitaminarekin batera. "Batez ere 3 urte baino lehenago, etapa honetan haurrak munduarekin erlazionatzen dira, dena behatuz eta objektuenganako interesa beraien kolore eta ehunduraren arabera piztuaz". Oso garrantzitsua da haurrak ikusle izatetik ekintzaile izatera pasa eta inguruan duten munduan integratzea.

Dieta eta immunitatea

Haurrak aurreneko 3 urtetan jasotzen duen elikadura motak bere immuntate sistemaren indarra eta eraginkortasuna baldintzatzen du; immunitate sistema honek gaixotasun eta infekzioetatik babesten lagunduko dio.

Oso garrantzitsua da haur hauek zink, burdin, selenio, A, B6, C eta E bitaminak dituzten elikagaiak barneratzea, beraien immunitate sistema indartuko bait du.

"Haurrak immunitate sistema eta metabolismo on bat izan ditzan, beharrezko mikronutriente eta makronutrienteak hartzea da hoberena".

 

Gantz azidoak eta arrazoitzea

Garunaren garapen maximoa ematen den unean, garapen kognitibo eta ikuste-garapen optimoa lortzeko, kate luzeko gantz-azido poliinsaturatuak beharrezkoak dira; hau aurreneko hiru urte ta erditan ematen da.

Omega 3 eta omega 6 gantz azidoak behar-beharrezkoak dira haurreren garapen egoki baterako. Elikagai hauek gorputzak sortzen ez dituenez, kanpotik hartzea behar-beharrezkoa da. Ur hotzetako arrainetatik, atuna edo izokinetik adibidez, lor ditzakegu

Gantz azidoez gain, haurrak ikasten duena ondo barneratzeko kolina, taurina, burdina, iodoa eta zink-a beharko ditu.

Honelako elikagaiak, garapen kognitiboarekin lotzen dira eta haurrei eguneroko arazoak konpontzen laguntzen die”.

Korri, salto, igo

Heldu bat festa batetara heltzean, esertzeko leku bat bilatzen duen bezala, haur batek lekua aztertuko du eta nora igo daitekeen bilatu”. Oso garrantzitsua da haur baten bizitasun fisikoa kontutan hartzea; hau bere elikagaietatik lortuko du eta bere ikasketa prozesuan lagunduko dio.

Haurrek energia asko galtzen dute egunean zehar, beraz beharrezkoa izango da beraien elikaduran kaltzioa eta D bitamina sartzea. Elikagai hauek hazte prozesuan eta hezurrak indartzen lagunduko diote, muskuluen uzkurketarekin batera".

Adituek diotenez, D bitamina falta denean, errakitismoa bezalako arazoak sortu daitezke, hezurretako mineralizazio oker bat sortuz. Horregatik, zenbait adituk gure titiko-haurren dietan D bitamina gehitzea gomendatzen dute; bai eguzkitan egonez edo bai elikaduran sartuz.

 

Sarrera hau honako artikuluan oinarrituta idatzi da: Una buena nutrición infantil ayuda al aprendizaje [Andrés Vargas Reynoso]