ttiklik blog naiz

Haurretan zigorrak eragiten duena

Informazio gehiago/ más información: QUE ES LO QUE PROVOCA EL CASTIGO EN LOS NIÑOS/AS

1. Boterea, kontrola, errespetua eta garapena lortzeko bide bakarra biolentzia eta beldurtzea dela erakusten dio.

2. Haserre eta erreminezko sentimenduak sortzen dizkio. Haurrak harroputz eta abusadore bihurtzen ditu...

3. Haurra errudun eta gutxi baloratua sentiarazten du; bere autoestimua minduz.

4. Haurra heltzea eta bere betebeharrak onartzea ekiditen du.

5. Berezkotasuna, naturaltasuna, umorea, borondate ona eta haurtzaroko poztasuna hiltzen ditu.

6. Maitatzeko daukan kapazitate eta trebetasuna gutxitzen du.

7. Haurra, zigortzen duen pertsonarekin psikologikoki lotzen du; Bere independentzia deuseztu eta bere espiritua puskatzen duen zirkulu bizioso batean sartzen da.

8. Bere adore eta konfiantza mintzen ditu, lotsa eta koldarkeria sortuz.

9. Beldurra eta antsietatea sartzen ditu, normalean bizitza osorako.

10. Haurrari askatasun eta haurtzaro zoriontsu bat kentzen dio.