ttiklik blog naiz

KINPIRA

RECETA EN CASTELLANO: KINPIRA

Atzo, ikasturte honetan egin dugun 'ELIKADURA ETA MEDIKUNTZA BIOENERGETIKO' ko azken klasea izan genuen; klasea bukatzeko, 'azterketatxo' sorpresa jarri ziguten eta bertan plater bat prestatzea tokatu zitzaigun. 

Ez dizuegu esango oso ondo atera zenik...baina behintzet KINPIRA bat zer den oso ondo ikasi degu; ze osagai dituen, barazkiak nola moztu behar direan, nola prestatu...eta batez ere soja saltsa gehiegi botatzean, plater osoa zein azkar izorratu daitekeen...;o) [ez genuen azterketa gainditu, ez...]

KINPIRA:

"Kinpira" hitzak Japonieraz "urrezko bakea" esan nahi du. KIN, "urrea" eta PIRA, "bakea".

Energia bero eta malgua ematen digu.
Udazken eta negurako oso aproposa da.
Ohikoena, bardana eta azenarioarekin egitea da, baina konbinazio ugari onartzen ditu.
Elikagaien mozketaren ezaugarri berezia, mozteko modua txikia dela da, fina barazkientzako eta makintxotan sustraientzako.
Kinpirak beraz, egosteko modu bat eta mozteko beste modu bat elkartzen ditu.

NOLA PRESTATU (OROKORRA):

  • Kinpira egiteko, barazkiak makila finetan ebaki behar dira.
  • Zartaginean 3-4 minutuz salteatu, ura edo olioa erabiliz.
  • Ur pixka bat gehitu eta su eztitan utzi 5-15 minutuz.
  • Kinpira azkarra egiteko, 5 minuturekin nahikoa da: Yinagoa edo arinagoa izango da, udan, udaberrian edo egun beroetan jateko modukoa.
  • Astean 4-5 aldiz erabili dezakegu metodo hau.

ERREZETA (Tipula- eta azenario-Kinpira):

  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Sesamo-olioa
  • Shoyua (sesamo saltsa)
  • Ura
  • Gatza
 
     
  1. Barazkiak garbitu eta zerrenda finetan ebaki.
  2. Zartagina bero bat olio pitin batekin igurtzi.
  3. Tipula gehitu eta 3 minutuz salteatu.
  4. Gero azenarioak gehitu, gatz pitin bat bota eta beste 2 minutuz saltseatu.
  5. Urez estali, tapatu eta su eztitan 15 minutuz egosi.
  6. Bukaeran Shoyu-tanta batzuk bota (ez guk bezala, ia 4 kutxarakada bota genizkiola...), nahasi, tapatu eta 2 minutuz pausatzen utzi zerbitzatu baino lehen.

 

Beste konbinazio batzuk eta kontutan hartzeko oharrak:
 
- Azenario eta errefaua
- Tipula eta errefaua
- Tipula, azenarioa eta arame alga.
- Tipula, azenarioa eta arame alga eta tofua.
- Tipula, azenarioa eta tempeha*, jengibrearekin.
- Tipula, azenarioa eta legatza.
 
Plater honek aktibatu eta berotu egiten gaitu. Indarra berreskuratu edo iraunazteko oso ona da.
 
*Tempeha: Sojarekin eta Rhizopus oligosporus onddoarekin egindako produktua da. Proteinatan eta kalitatezko gantzetan oso aberatsa. Omega 3 multzoko oliotan aberatsa. Defentsak indartzen ditu. B12 bitaminaren iturri ona da (kalitatezko Tempeha bada)
 

Iturriak:
Denontzako Makrobiotika (Egoitz Garro)
agnesmacrobiotica.
 

ERREZETA GEHIAGO: HEMEN