ttiklik blog naiz

Noiz ikasi zenuen ama izaten?

¿CUANDO APRENDISTE A SER AMATXO?

Goizeko 5:34; Maritxinpartari (5 urte) komunera lagundu diot, ikaragarrizko logura neukan; banekien 26 minutu neuzkala iratzargailuak jo arte…eguneroko martxan hasteko minutu horiek ohean aprobetxatzeko asmoa buruan neukan bitartean zera galdetu dit:

- “Ama, zuk noiz ikasi zenuen amatxo izaten?”


Zast! hortxe harrapatu nau…. “zu jaio zinenean, Maritxinparta, zu jaiotakoan ikasi nuen nik ama izaten…”

 

Pentsatu dezakezuen bezala, Maritxinparta ohera sartu da berriro, eta lo goxotan utzi dut, baina bere amatxo (edo amatxo-ikaslea), buruari bueltak ematen geratu da…

NOIZ IKASI NUEN NIK AMA IZATEN?

 

Ez dakit zuei pasa zaizuen, baino niri amatxo izaten ikastea, bizitzako ikasketa zailena dela iruditzen zait (politena ere); gure bizitzan, ingenieritzak, masterrak, gradu-ondokoak…ikasi ditzakegu, baina “amatxo-titulua” lortzea…beste gauza bat da!

 

Egunero dago ikasteko zerbait; egunero sartzen dugu hanka. Nahiz eta gure seme-alabentzako hoberena egiten saiatu, beti dago hobetzeko zerbait…

 

Oraindik ez nago ziur ama izaten ba ote dakidan. Nik beste modu batera galdetuko nuke: 


“Noizpait bukatzen ote da amatxo izaten ikaste hau?” 

 

TTiKLiK! taldea