0 iruzkin

TTiKLiK! elkargunea

 

EGITASMOAREN JATORRIA

sarrera

 

Egitasmo honen hazia www.ttiklik.com web ataria da. Web gune honek 2011ko azaroaren 29an ikusi zuen argia. Ttiklik.com ama izatean sortu zitzaizkigun informazio beharrak asetzeko gordailu bezala sortu zen arren, martxan daramatzan urte hauetan jende askoren informazio erreferentzia izatera pasa da, egunean 200-400 bisita bakar izatera iritsiz.

Ttiklik.com-ek 0-12 urteko haurren inguruan bai guraso eta bai hezitzaileentzako esparru eta mota guztietako informazioa biltzen du; haziera edo hezkuntza gaietatik hasiz eta errezeta munduan bukatuz, tartean elikadura, osasuna, amatasun-aitatasuna eta beste hainbat gai interesgarri dauzkalarik.

Jendeak zuen informazio beharra handia zela ikusirik eta askotan paperean edo/eta pantailan irakurritakoa nahikoa ez dela kontutan izanik, ttiklik.com leku birtual hau leku fisiko bihurtzeko unea iritsi zela iruditu zitzaigun eta hortik sortu zen TTiKLiK!ELKARGUNEA.

TTiKLiK!ELKARGUNEA leku fisiko alternatibo bat da; coworking filosofian oinarrituz gure haurrentzako haziera eta hezkuntza egoki bat lortzeko tresnak ematen saiatzen gara lankidetza sustatuz. Gaur egungo gurasook, gure arbasoek zorionez zeukaten triburik gabe gaudela iruditzen zaigu eta horregatik TTiKLiK!ek erreferentzia zentro bat izan nahi du, bertan haziera errespetagarri, hezkuntza eta osasunerako tresnak eta baliabideak topa ditzakegu.

 

ZER ESKAINTZEN da TTIKLIK!EN?

1. TTiKLiK!ELKARGUNEAn kurtsoak, mintegiak, tailerrak, ikastaroak edo hitzaldiak emateko beharrezkoa den guztia eskaintzen dugu. Guk baliabideak jarriko ditugu, zuk formatua aukeratuko duzu.

2. TTiKLiK!ELKARGUNEA erabilera anitzeko lekua da, mota guztietako baliabideak dauzkana, haur osasunaren inguruan  beraien lana gauzatu nahi duten profesionalei irekia. Profesional hauek lanerako gune bat izango dute, inbertsio beharrik izan gabe eta beste diziplina batzuetako profesionalekin elkarlana egiteko aukera izango dute (elikadura arlokoak, homeopatak, naturistak, osteopatak, etab).

3. TTiKLiK!ELKARGUNEAn gure lokalean egiten diren aktibitateen zabaltzea eskaintzen dugu, profesional bakoitzari egokitua. Sare sozial, erreferentziazko web gune eta bertako hedabideetan. 

4. www.ttiklik.com  web gunearen bitartez, INFORMAZIOA eskaintzen jarraitzen dugu: haziera, hezkuntza, osasuna, elikadura, terapia alternatiboak, jolasak edo ekologiari buruz adibidez.

TTiKLiK!ELKARGUNEAn haziera, hezkuntza eta haur osasunean dabiltzan eta kolaboraziorako prest dauden pertsonak eta profesionalak bilatzen ditugu.

Beasainen gaude, Goierriko bihotzean. Nafarroa, Araba eta Gipuzkoa arteko leku estrategiko batean. 

/
azken post-ak
azken iruzkinak