Hemen artxibatutako artikuluak: 2018-06

0 iruzkin

Txiriboga #12 "Gernika kokakola" Euskal abesti mitiko bat deszifratzeko gai zara?

Txiriboga #12 "Gernika kokakola" Euskal abesti mitiko bat deszifratzeko gai zara?
Loading player...

Irudia: Lepeko udaltzaingoa

Aste honetan Bonbetak tartean errepideari begira jarri gara. Europako bi muturretan gertaturiko polemika txikiak ezagutu ditugu. Lehena Lepen gertatu da. Autoarekin itzuli handiegia egin behar zuenez bertako bizilagun batek errepideko marrak aldatzea erabaki zuen. Pintura beltzaren potoa hartu eta bere mesedeetara moldatu zuen errepideko seinalizazioa. Ez zuen ordea oso ordu egokia aukeratu istorio honetako protagonistak. Goizeko 11etan egin zuen egun argitan, eta noski, Lepeko udaltzainek...

0 iruzkin

Txiriboga #11 Marihuana hostoa duen bandera aukeratu dute Estoniako Kanepi herrian.

Txiriboga #11 Marihuana hostoa duen bandera aukeratu dute Estoniako Kanepi herrian.
Loading player...

Hamaika xelebrekeri izan ditugu hamaikagarren Txiriboga honetan. Interneteko galdeketak izan ditugu hizpide Bonbetak tartean. Bertan ezagutu dugu VOX alderdi ultraeskuindarrak egindako galdeketan jasotako ustekabeko erantzuna.

0 iruzkin

Txiriboga #10 Eguraldi hau kaka bat da

Txiriboga #10 Eguraldi hau kaka bat da
Loading player...

Aste honetan "Motxilan" tartearen azken edizoa izan dugu. Ekainaren 10eko giza katereako motxilan sartzeko ezinbestekoak izan ditugu aipagai azken hiru asteetan. Aste honetan azken errepasoa egin eta entzuleen artean galdera zabaldu dugu. Hiru aukera ematen genituen twitterren eta hau izan da emaitza.

0 iruzkin

Txiriboga #9 Giza katera eramateko ezinbestekoak (II)

Txiriboga #9 Giza katera eramateko ezinbestekoak (II)
Loading player...

Geroz eta gutxiago falta da Gure esku dagok antolatutako giza katerako eta Txiribogan ongi prestatuta joan nahi dugunez "Motxilan" mikro tartea zabaldu dugu. Aurreko astean eguzkiaren inguruan aritu ginen, krema emateraen garrantzia etab. Kanpotik babesteaz gain barrutik ere babestu behar izaten dugu. Ura edatea garrantzitsua izaten da horrelako egunetan (ura esaten dugu baino bestelakoak ere noski) eta zenbat eskertzen dugun edari frexkoa! Honetarako izaten dira hozkailu eramangarri...