Ander Edo naizplus blogak

Inaugurazioa

Merkatal gune handiak eta internet bidezko erosketak iritsi baino lehen izaten ziren herri guztietan denetarik saltzen zuten denda txikiak. Gaztelaniaz "Ultramarinos" izena ematen zitzaien. Euskarak ordea badu hauek izendatzeko hitz kurioso bat: Txiriboga.

Koaderno milimetratu bat edo motozerrarentzako katea, berdin dio zer behar duzun, txiribogan topatuko duzu (eta topatzen ez baduzu hurrengo asterako ekarriko dizute).

Txiriboga bat  inauguratzera goaz Info7 irratiko Kalegorrian saioan. Bertan gai anitz landuko ditugu: musika, zientzia, teknologia, kultura... baino batez ere hamaika xeleberekeri izango dira gure denda txiki honetan. Teknologia berriekin ez dugu atzean geratu nahi eta horregatik asteroko kontuak blog honetara ekarriko ditugu. Ostegunero hamarretatik aurrera Kalegorrian saioan izango gara.