0 iruzkin

Txiriboga #10 Eguraldi hau kaka bat da

Txiriboga #10 Eguraldi hau kaka bat da
Loading player...

Aste honetan "Motxilan" tartearen azken edizoa izan dugu. Ekainaren 10eko giza katereako motxilan sartzeko ezinbestekoak izan ditugu aipagai azken hiru asteetan. Aste honetan azken errepasoa egin eta entzuleen artean galdera zabaldu dugu. Hiru aukera ematen genituen twitterren eta hau izan da emaitza.

Ikusi dezakezuen moduan jendeak kaso gutxi egin zigun 8. Txiribogan eguzkitako kremaren garrantzia azpimarratu genuenan. Bestelako erantzunak ere jaso genituen.  Esaterako Teok, haur literaturan hain ezaguna den pertsonaiak, erantzun hau utzi zigun:

Azkenaldian eguraldi txarra izaten ari gara. Zuek ere nazkatuta bazaudete azkenaldiko eguraldiarekin adi Bonbetak tartean ezagutu dugun berriari. Kanadako Kelowna herritik dator notizia. Ama seme batzuk kotxean zeudelarik kaka euri zaparrada bat jaso zuten. Zoritxarrez une horretan sabaieko leihoa irekita zuten. Kanadako "Global news" hedabideak eman du honen berri.

Hau eta gehiago hamargarren Txiribogan!

/