0 iruzkin

Txiriboga #11 Marihuana hostoa duen bandera aukeratu dute Estoniako Kanepi herrian.

Txiriboga #11 Marihuana hostoa duen bandera aukeratu dute Estoniako Kanepi herrian.
Loading player...

Hamaika xelebrekeri izan ditugu hamaikagarren Txiriboga honetan. Interneteko galdeketak izan ditugu hizpide Bonbetak tartean. Bertan ezagutu dugu VOX alderdi ultraeskuindarrak egindako galdeketan jasotako ustekabeko erantzuna.

Ustekabeko erantzuna ere jaso zuten Estoniako Kanepi herrian. Bertako bandera eta harmarria aukeratzeko parte hartze prozesu bat habian jarri eta honakoa izan zen aukera bozkatuena.

Polemika sortu badu ere udalak herritarren aukera berretsi eta marihuana ostoa duen bandera eta harmarria onartu ditu. Banderen gorabeheran Super Txoperen bideo honekin gogoratu gara.

Trasteak tartean Txinako Huangshi hirian jarri duten traste berezi bat ezagutu dugu. Semaforoa gorri dagoenean pasatzen diren oinezkoak bustitzen dituen sistema ezarri dute hiri honetan. Zebrabidearen hasieran kokatzen diren bi piboteek bustitzen dituzte araua urratzen duten oinezkoak. Ekimena originala bada ere, ez da oso begi onez ikusia izan. Batzuek diote adibidez euria egiten duen egunean sistema honek ez lukeela ezertxo ere lortuko. Beraz Euskal herrian ez luke arrakasta handirik izango tramankulu honek. Bideoan ikusi dezakezue nola dabilen.

/