Ander Edo naizplus blogak

Txiriboga #2 Lurperatzaile edo arkatz zorrotzaile, lana lana da.

800px-pencil_sharpener_only_the_pencil-lsdsl
Arkatza (Wikimedia commons)

Bigarren Txiriboga honetan bi tarte berri zabaldu ditugu. Internet bidez hedatzen diren polemika txikiei errparatuko diegu "bonbetak" tartean. Gaurkoa ordea ez da bereziki txikia izan. Facebookek bere erabiltzaileen datuekin izandako polemika izan dugu hizpide.

Aurreko astean zabaldu genuen “fenomeno” tarteari ere heldu diogu gaurkoan. Sintoniarekin arazo txikiren bat izan badugu ere honek lagundu digu giro alaia jartzen. Eta behin giro majoa jarrita berri pozgarri bat aipatu dugu. Irutxuloko hitzan irakurri dugu Europako hizkuntzen mapa Egiara bueltatu dela. Hizkuntza txikiek mundua handitzen dutela dio eskulturak ondoan duen kartel batek eta guk hizkuntza txikiak maite ditugunez ba oso pozik hartu dugu berri hau.

“Zintzur bustizea” izan da zabaldu dugun bigarren tarte berria. Bertara interneteko kantu edo bideo kuriosoren bat ekarriko dugu. Aste honetan Hiru damatxok Euskal wikilarien elkartearentzat eginiko bideoa izan dugu hizpide.

Amaitzeko lan eskaintza baten berri eman dugu. Izan ere Hondarribian norbait behar dute hilerriko mantentze lanak egiteko. Hari honetatik tiraka zenbait lanbide xelebre aipatu ditugu. Hauen artean David Rees-ena. Marrazkilari lana alde batera utzi eta arkatzak zorrozteari ekin zion pertsonai honek. Imaginazio asko eta lotsa gutxi Rees jaunarena. Bideo honetan berak azalduko dizue bere negozio berria zertan datzan.