Ander Edo naizplus blogak

Txiriboga #8 Giza katera eramateko ezinbestekoak

Giza_katea
2014ko giza katea, Ezkiotik pasatzerakoan. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Eneko Sanchez Gaurko Txiribogan Eneko Sanchez izan dugu gonbidatu gisa. Etortzen den bakoitzero egiten duen bezala saioa reboluzionatu digu. Gaurkoan bonbetak tartearearekin hasi dugu Txiriboga eta Wikipedia begira jarri gara. Entziklopedia askean euren kurrikulumak argitaratzen zituzten bi pertsonaia xelebereen istorioa ezagutu dugu.

Ekainaren 10eko giza katerako geroz eta gutxiago falta zaigu eta horregatik "Motxilan" mikro tartea estreinatu dugu. Bertan Gure esku dagok antolatutako giza katean parte hartzeko motxilan sartu behar ditugunak aztertuko ditugu. Gaurko protagonista eguzkitako krema izan da. Honen inguruko hainbat uste erdi ustel desmuntatu ditugu.

1. Eguztikako krema jartzen badut ez dut D bitamina nahikoa jasoko: Kremak ez du eragozten bitamina hau jasotzea eta beharrezkoa dugun bitamina kopurua jasotzeko minutu gutxi behar ditugu eguzkitan.

2. Nere azala iluna bada ez dut kremarik behar. Gezurra! Azalaren koloreak ez gaitu eguzkiaren erradiazio kaltegarriaz libratzen.

3. Eguzkiaren beroa nire azalean sumatzen hasten naizenean jarri behar dut krema. Uste hau ere okerra da. Adituek diote kremak bere lana egiteko

4. Ihazko krema potoak balio dit. Kontuz! Krema hauek badute iraungitze data, hau da denbora pasa ahala babes ahalmena galtzen joan daitezke. Beraz ez izan xuhurrak eta erosi krema berria.

5. Goizean bota krema eta lixto! Kontuz ere honekin, tarteka berritu behar dugu azalean dugun krema hori, gutxi gora behera bi orduro.

Amaitzeko "Zintzur bustitzea" tartean "Kau kori kura" taldearen aurrerapen kanta berria ezagutu dugu: "Pollo-e"