Tags txiriboga

0 iruzkin

Txiriboga #17 Zergatik egiten dute irri Leitzako behiek?

Txiriboga #17 Zergatik egiten dute irri Leitzako behiek?
Loading player...

Gaztatxo marka ezagun batekin gogoratu gara bonbetak atalean. Izan ere duela gutxi “irri egiten duten behiak topatu dituzte Leitza inguruan. Foruzaingoak publikatutako txio batetik tiraka istorio xelebre bat ezagutu dugu eta bide batez gaztatxoen behiaren irri hori zerk sortu dezakeen jakin dugu.

0 iruzkin

Txiriboga #16 Osaba Tomasek behar zaitu

Txiriboga #16 Osaba Tomasek behar zaitu
Loading player...

Zinemaldian bete betean gauden aste honetan zine kutsu berezia izan du ere Txiribogak. Mikro tarte berri baten estreinaldia izan dugu. “Jolasten eta enrredando” du izena eta bertan parlamentuetan esaten diren perlak jasoko ditugu. Carlos Iturgaizen adierazpen batzuk gogora ekarri ditugu tarteari izena jartzerakoan, eta lehen atal honetan Alfonos Alonsok esandakoak aipatu ditugu. Izan ere zine kutsua ere iritsi da eusko legebiltzarrera. La vida de Brian filme mitikoa oinarri...

0 iruzkin

Txiriboga #13 Giriak gara?

Txiriboga #13 Giriak gara?
Loading player...

Txiribogan ere iritsi zaigu oporrak hartzeko eguna. Pertsiana jetsi eta atseden egun batzuk hartzera joan gara. Denboraldiko azken saioan bi mikrotarte berri estreinatzeko astia izan dugu. “Urrutizkina” tartean bi lagun berezi agurtu nahi izan ditugu, Eneko eta Miren. Sevillatik mintzatu zaigu Eneko, izan ere, bertara joan behar izan du lanera. Ez da galdu gure laguna Andaluzian eta bertako xelebrekeria batzuk kontatu dizkigu. Miren ez dago lanean, oporretan baizik. Lizarrako...

0 iruzkin

Txiriboga #12 "Gernika kokakola" Euskal abesti mitiko bat deszifratzeko gai zara?

Txiriboga #12 "Gernika kokakola" Euskal abesti mitiko bat deszifratzeko gai zara?
Loading player...

Irudia: Lepeko udaltzaingoa

Aste honetan Bonbetak tartean errepideari begira jarri gara. Europako bi muturretan gertaturiko polemika txikiak ezagutu ditugu. Lehena Lepen gertatu da. Autoarekin itzuli handiegia egin behar zuenez bertako bizilagun batek errepideko marrak aldatzea erabaki zuen. Pintura beltzaren potoa hartu eta bere mesedeetara moldatu zuen errepideko seinalizazioa. Ez zuen ordea oso ordu egokia aukeratu istorio honetako protagonistak. Goizeko 11etan egin zuen egun argitan, eta noski, Lepeko udaltzainek...

0 iruzkin

Txiriboga #10 Eguraldi hau kaka bat da

Txiriboga #10 Eguraldi hau kaka bat da
Loading player...

Aste honetan "Motxilan" tartearen azken edizoa izan dugu. Ekainaren 10eko giza katereako motxilan sartzeko ezinbestekoak izan ditugu aipagai azken hiru asteetan. Aste honetan azken errepasoa egin eta entzuleen artean galdera zabaldu dugu. Hiru aukera ematen genituen twitterren eta hau izan da emaitza.

0 iruzkin

Txiriboga #9 Giza katera eramateko ezinbestekoak (II)

Txiriboga #9 Giza katera eramateko ezinbestekoak (II)
Loading player...

Geroz eta gutxiago falta da Gure esku dagok antolatutako giza katerako eta Txiribogan ongi prestatuta joan nahi dugunez "Motxilan" mikro tartea zabaldu dugu. Aurreko astean eguzkiaren inguruan aritu ginen, krema emateraen garrantzia etab. Kanpotik babesteaz gain barrutik ere babestu behar izaten dugu. Ura edatea garrantzitsua izaten da horrelako egunetan (ura esaten dugu baino bestelakoak ere noski) eta zenbat eskertzen dugun edari frexkoa! Honetarako izaten dira hozkailu eramangarri...