Iñaki Landa Landa

150 kilometro gertuago

Orleans – Blois, Blois – Tours. Bi etapa bi egunetan A Lamatik 150 bat kilometro gertuago egoteko. Lehen muga psikologikoa garaitu dugu –Sena eta Loira gurutzatu ditugu- baina, gainera, bide osoan ikusiko ditugun paraje ederrenetan gaude. Ederrenak agian ez baina, oso ederrak bai. Bereziki orain, deskantsatzen gaudela.

Mahastiak Loiran

Inguruaren kolorea aldatu egin da. Orain arte horixka nagusi bazen, berdea nagusitzen hasi da. Urak berdetzen du dena eta, ibaia ibilbide osoan zehar ondoan izateak ere beste alaitasun bat eman die etapei. Bidaian, lehen aldiz, ez dago apenas garirik, ez artorik ez erremolatxarik! Mahatsondoak, mahats zelai handiak eta, bidegorri luze luzeak dira Loiran nagusi. Beste aldaketa nabaria: Orain arte, bide eta herrietatik ez genuen inor ikusten eta orain... pertsona gehiago daude!! Jendea dago!

Txantxak alde batera utzita, bizikletentzeko, oso ondo prestatua dago dena. Bidegorria Nevers hirian hasi eta Nantes-en amaitzen da. 500 kilometro inguru bizikleta eta oinezkoentzako bakarrik. Ez kotxerik, ez motorrik ezta quad-ik ere. Ibilbideak Orleans, Amboise, Angers edo Tours bezalako herriak batzen ditu. Europa osoko turistak daude txirringarekin gora eta behera; zaharrak, umeak, familia erraldoiak, lagun taldeak, bikoteak... Eta era guztietako inbentoak ikusten dira. Bizikleta deitu ala ez...

Loira gune zeharo burgesa dela nabari da. Herri nobleak, zubi erraldoiak, etxe handiak, historiadunak, jauregiak... Eta gaur egunari dagokionez, bidean topatu ditugu hamarnaka gazteluetaz gain badaude hemendik ere gure mapetan ageri ez diren beste villa erraldoi batzuk.

Ura

Ingurune hontatik onena? usaina eta kolorea. Berde honek ekarri digun kolore aldaketa eta, mahats berdeek zabaltzen duten usain goxo, ozpindu eta berezi hori.

Hurrengo muga psikologikoa? Garonne ibaia, Burdeos aldean.

Ah! Eta bai, Loirako ardoa dastatu dugu, noski!