Iñaki Landa Landa

Iheslarien errealitatea

Istorioak, gure istorioak, kontatzeko abiatu genuen Xenderak. Horrerregatik, gaur, Fijilirekin pasatu genuen goizaren berri emango dizuegu. 

Gasteizko semea da Gerardo, arabarra, baina, 10 urte baino gehiago daramatza hiritik kanpo. Ezin da itzuli. Ezin du bideoan agertzen den Bidasoa ibaia zeharkatu. Ezertarako. Ibai honek, muga administratiboa ezartzen du. Askatasun edo askatasun mugatu baten eta, jazarpena eta tortura arriskuaren arteko muga. 

Iheslari baten istorioa da. Gurean inkluso, hainbeste entzun ez den horietakoa.