0 iruzkin

Urrutitik bada ere.. zorionak Hala Bedi!

Abuztuaren 6a da gaur eta, Hala Bedi Irratiak 30 urte betetzen ditu. Horregatik, eta penaz, bazkarira -eta kalejira irreberentera- ezin naizelako joan, Hala Bedi Irratiari, zorionak!! esan nahi diot. Zorionak eta... urte askotarako!! Hau da, duela aste batzuk aurkeztutako trailerra. Laister argitaratuko den dokumentalaren iragarpena:      

 

Gasteizen jaia nagusi den bitartean, hemen, artoa, garia eta eguzkiloreen artean jarraitzen dugu. Soro zabal eta horixka hauetan kilometroak egiten ez ditugula dirudi eta, gaur, egia da, gutxi egin ditugula. Artenaytik goizean goiz irten gara, nekea geroz eta gehiago nabaritu arren. Eta nekeak lagunduta, egun beltz horietako bat izan dugu.

Orleans genuen gure eguneko helmugen artean baina, inolaz ere ez, eguneko helmuga. Kilometro gehiago egitea zen asmoa. Eta azkenean, Orleanseraino iritsi gera bakarrik. Bidaiko lehen pintxazoa izan dugu. Ainararen bizikletak kristaltxo bat hartu du eta... akabo! Hiriko zentrura iristeko bi kilometro besterik ez ziren falta baina horrek, dena atzeratu du.

Kalean ezgagutu ditugun beste txirrindulari batzuekin dena azkar batean konpondu dugu. Eurekin, besteak beste, gure puzgailua etxean ahaztuta utzi genuelako...

 Loiran sartzen

Hori bai, Orleansen geundenez, beste bi kamara erosteko aprobetxatu dugu. Ikusi ditugun herri gehienetan, ez zegoen ez okindegirik, ez tabernarik ez ezer beraz, hiri handi batean gaudela aprobetxatu behar genuen!!

Hori bai, kamarak erosteko, hiritik irten behar izan gara, berriz ere. Astelehenetan, Frantziako denda askok itxi egiten dute, hau da, ez dute zabaltzen euren deskantsu eguna delako. Eta denda bat zabalik topatzeko... komeriak!

Orleans, hiri ikusgarria da. Zeharo berdea, txirrindularientzako, eta txirrinduentzako, oso ondo pentsatutakoa. Turismo berdea sustatzen duela esatea gehiegizkoa izan daiteke baina, egia da, turisten portzentai handi batek bizikletekin etorri dela. 

Pintxazoarekin... atzerapena! Hala ere, bagoiez aurrera!!

Loiran barna

/