0 iruzkin

Guraso bakarreko familiak, zurrumurruen erdian

Aitak, amak eta seme-alabek osatzen duten familia ereduak ez du Euskal Herrian familia guneen erdia biltzen. Hala diote bederen, Eustatek egindako azken azterketek. Familia ereduak zabaltzen ari dira Euskal Herrian eta munduan, haiek ikusteko erabiltzen dugu begirada baina, ez hainbeste.

Aly Brothers estatubatuarra bi seme-alaben ama da eta azken egunotan ezagun egin da, Facebooken guraso bakarreko familia baten bizipenak azaltzeagatik. Negarrez ageri da zintzilikatu eta birala bihurtu den irudian eta lerrotan amatasunaren alderik gordinenak deskribatzen ditu. Era berean familia konbentzionala ez izateagatik, jasan behar dituen begiradak, zurrumurruak eta epaiketak salatzen ditu idatzian.

Iruzkin ugari jaso ditu mezuak eta 20.000 aldiz izan da partekatua.

/