0 iruzkin

Kilometroak eta harresiak gainditu nahi dituzten mezuak

 

Sara Majarenas euskal preso politikoaren eta, aitak eraso egin ostean, erietxean larri dagoen bi urteko alabaren egoerak kontzientziak astindu ditu. Indarkeria matxistaren eta aldi berean sakabanaketa politikaren biktimak dira biak, eta horrek oraindik krudelago eta ankerrago egiten du bien egoera.

Dardara eragiteko modukoa da Majarenas ziega barruan, alabarengandik urrun, egoera lazgarri honetan irudikatzea. Majarenas eta bere alabaren egoera ahantzi ezinik diren erabiltzaileak topatu ditugu sarean:

Babesaz harago, familiaren mina arintzeko moduak ere aurkitu dituzte herritarrek. Honela, egoerak sortzen dituen gastuei aurre egiteko helburuz kontu korronte bat ireki dute.

Drama samurtasunez ikusteko abilezia erakutsi du Eñaut Aiartzaguenak (@irribarrez) egunero egiten duen tiran.

Elkartasuna Valentziako espetxetik bertatik ere iritsi zaio Majarenasi. Bertan preso duten Manex Zubiagaren Twitter kontuan argitaratuko mezu honek gainera, kartzelako murruak gainditu ditu.

Valentziako Picassenteko espetxean dago preso Donostiako euskal presoa, bertan bizi da ere bere bi urteko alaba. Martxoan, baina, hiru urte beteta, alabak espetxea utzi, eta ama alabak banatu beharko dira. 2018ko apirilean da ateratzekoa Majarenas, baina, kondenaren 3/4-ak aspaldi beteta «gizatasunagatik» kalean beharko lukeela defendatzen dute askok #SaraAskatu traolaren magalean.

Sara Majarenas eta haren alabaren aurkako erasoa ez zen tamalez eguneko eraso bakarra izan. Burlatan gizon batek bikotekidea hil eta haren hilotza ibaira jaurti zuela aitortuz joan zen atoz Espainiko Polizia etxera. Albisteak iluna zen astelehena belztu zuen eta indarkeri matxistaren aurrean «nazka eta nekea» erakusten zuten mezuak biderkatu ziren.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak gogorarazi duenez indarkeria matxistak dimentsio asko ditu, eta horietako bat da haurren kontra egiten dena. Valentziako eraso matxista salatzeaz gainera, mobilizaziora ere deitu ditu herritarrak Emakumeen Mundu Martxak. Protesta 19.30tan izango, Donostiako Bulebarrean.

/