0 iruzkin

#NikEreSufrituDutIndarkeriaMatxista gure #MeToo partikularra

#NikEreSufrituDutIndarkeriaMatxista gure #MeToo partikularra

Amua bota du Maite Bidartek «Nik ere sufritu dut indarkeria matxista» idatziarekin. Bertan, ausart, bere azalean sufritutako biolentzia matxistaren zortzi adibide ekarri ditu lerrootara. Twiterrera salto egin du idatziak zurrunbiloa eraginez. Emakume askok eredu hartu dute Bidarten adorea eta #NikEreSufrituDutIndarkeriaMatxista traolaren magalean lotsa eta beldurrez urteetan ezkutatutako erasoak argitara eman dituzte.

Salaketa hauen pisua itzela da, izan ere, eraso hauek ez dira Hollywoodeko kamerinoetan gertatu, gure txosna, ikastetxe, lantoki edo autobusetan baizik.

Ordu batzuk besterik ez badira igaro Bidarten lehen txiotik, handia izaten da haren mezuaren oihartzuna.

Ni neu ere Bidarten eredua jarraitu eta ausartu naiz behin gertatuta ere, askotan gogoratu eta baldintzatu nauen pasarte bat lerrootara ekartzera

Babesa ere zabala jaso du gure #MeToo partikularrak

/