Oihana Llorente NAIZ

Urritasuna ez da jolasteko traba

Euria eta hotza iritsi dira Euskal Herrira, neguaren eta Gabonen etorreraren seinale. Gure kaleetan hasiak dira Gabonetako apaingarriak ikusten eta noski, telebistako iragarkietan ez dago jolasen bonbardaketari ihes egiterik.

Jolas eskaintza geroz eta ugariago, baina ez zabalago, horretan, baina, bada albiste pozgarri bat: Toy Planet jolas markak egindako katalogoa. Bertan, modelo gisa, jostailuekin ageri diren haurren artean Down sindromea duten lau neska mutil daude-eta. Ohikoak ez diren modelo hauekin aniztasuna ikusgarri egin nahi du Toy Planetek.

2014eko katalagoa ere albiste bihurtu zen. Orduko hartan, rolen estereotipoetatik ihesi egin zuten jostailuak saltzeko orduan. Oraindik ere indarrean mantentzen duten filosofia da hori.