Oihana Llorente NAIZ

Zer da sabelean duzun haurra? Intersexuala da eta ederra da

Genitalen itxuraren arabera ebazten da pertsonaren sexua, eta, egun gainera, jaio aurretik egiten da sailkapen hori. Zakila badu, mutila eta alua, badu, neska. Badira baina estereotipo horien baitan sexua argi zehazten ez duten genitalak. Intersexualitatea deritzo horri.

Shape History-k intersexuliatea zer den aditzera eman eta intersexual diren norbanakoen eskubideen alde aritzen da lanean, baita Nazio Batuekin elkarlanean ere. Zabaldutako datuen arabera, jaiotzen diren haurren %1,7an, genitalek ez dute haurtxoa zer sexutakoa den ebazten. Ohituraz, intersexualitate batekin jaiotako haurtxoei jaio orduko kirurgiarekin esleitzen diote sexu bat edo bestea. Shape History-k, baina, haurrak datozen moduan ederrak direla nabarmendu nahi izan du bideo honekin.