0 iruzkin

Boiseko telebista «euskal reality» baterako protagonista bila

Boiseko KIVI-TV telebista Euskal Herrian grabatu nahi den reality baten inguruan aritu da albistegietan, About Basque Country atari digitalak zabaldu duen moduan.

Zehazki, EiTB-k martxan jarri asmo duen “Cuestión de Origen” saioari erreparatu dio, izan ere, euskal erroak dituen baina Euskal Herrian sekula egon ez den protagonisten bila daude. “Todos los apellidos vascos” programaren ekoizlea dago saio berri honen atzean eta dirudienez,  helburua ikusleak Euskal Herrira egiten duten lehen bidai horren testigu bihurtzea da. Historialarien laguntzaz, saioko protagonistak bere erroak ezagutuko ditu.

Munduan zehar dauden euskaldunen artean interesa piztu du saioak. Horren adibide, Lakuak Argentina-Mercosuren duen delegazioak Facebook bidez zabaldutako deiak izan zuen oihartzuna, ia bostehun lagunek partekatu zuten eta.

/
azken post-ak
azken iruzkinak