Zortzigarrena Naiz

«Euskal» bihurtzen zaituen «kutxa majikoa» Parisen

Parisen Ipar Euskal Herria turismo helmuga gisa saltzeko asmoz egin duten ekimena da bideokoa. Kutxa beltzaren alde batetik sartu eta bapatean, beste aldetik, «euskal» edo antzerako zerbait bihurtuta irtetzea du «erakargarri». Ikus daitekeenez, surf taula bat eskuan atera dute bat, xistera eskuan eta gerriko gorria jantzita bestea, Baionako festetarako atonduta edo bikotea... Grazia batzuei, kezka eta haserrea besteei. Lapurdiko kosta topikoen neurrira soilik saltzen jarraitzen dutelako arduradun instituzionalek.

> ‘Passez on mode basque’ kanpaina, hemen