Zortzigarrena Naiz

Euskal presoen etxeratzeari keinua CUPen spotean

Arrakasta itzela izaten ari da CUPek irailaren 27ko hitzordu handirako prestatu duen spota. Milaka herritarrek ikusi dute gaur bertan publiko egin den bideoa eta tartean, hara, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko keinu txikia ere gehitu diote, 6. minutuan. Babes eske Quim Arrufat parlamentariak dei bat egitean Anna Gabriel Bartzelonako zerrenda buruak erantzuten dio, dagoen tabernaren atzealdean dago presoen eta iheslarien etxeratzearen aldeko izara. Ez da erraza halakoak topatzea hauteskunde kanpaina bete-betean... (Bideoa osorik HEMEN ikusi ahal duzue).