0 iruzkin

Gernikako arbolaren kimua Dublinen ere, lehengo eta oraingo faxisten aurka

Gernikako arbolaren kimua Dublinen ere, lehengo eta oraingo faxisten aurka

Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko hainbat ekimen antolatu dituzte Dublinen pasa den asteburuan. Munduko beste hamaika txokotan egindako moduan, Gernikako haritzaren kimu bat aldatu zuten igandeanbertako Glasnevin hilerrian. 

Asteburu osoan hainbat ekimen antolatu dituzte eta tartean, 40 orriko aldizkari berezi bat argitaratu dute, «Gernikaren bonbardaketa faxistaren 80. urteurrenaren harira argitaratua», azalean dioten moduan. ‘Gernika lehen eta orain. Euskaldun eta irlandarren 80 urteko borroka anti-faxista’ darama izenburu gisa. 

Gernika 80 batzordeak antolatu ditu ekimenok (@Gernika80). «Proiektuak bonbardaketa eta biktimak gogoratu nahi ditu, baina baita egungo antzeko auziak ere: gerrak, errefuxiatuak eta egungo faxismoaren hazkundearen aurkako erresistentzia», diote antolatzaileek. 

> HEMEN ikus ditzakezue argazki denak.

/
azken post-ak
azken iruzkinak