Zortzigarrena Naiz

Ozeanoaren bi aldeko Euskal Herriak elkar daitezen, ‘Hator hona!’

Aurreko urteetako bideari jarraituz aurten ere Neocheatik hango eta hemengo Euskal Herrien arteko ozeanoa gainetik pasa eta gazteen arteko elkartrukea sustatzeko ‘Hator hona’ ekimena abian da. 18 eta 30 urte arteko euskal gazteentzat da eskaintza, uztailaren 15etik abuztuaren 7ra Argentinan egonaldi bat egiteko. Euskara, euskal dantzak edo musika, gastronomia eta euskal kirolak ardatz hartuta gauzatzen da urtero ekimen hau. 

Bideoan aurreko edizioetan parte hartu dutenetako bi ageri dira, 2012an izan zen Junkal ‘Hator hona’ ekimenean, urtebete lehenago Ixi.

Aurreko urteetako berri HEMEN ikus dezakezue. 10 edizio egin dituzte honezkero eta 70 euskal herritarrek parte hartu dute. Necochearako bidaia da ordaindu beharreko bakarra, gainontzekoa euren kontu baitoa. Apirilaren 29a arte dago izena emateko tartea eta baldintzak 18 eta 30 urte artean izatea eta ezagutzaren bat izatea honako gairen batean: euskara, euskal musika, euskal dantzak, euskal gastronomia eta euskal kirolak. 

Edozein galdera: hatorhona@gmail.com

[Facebook | Youtube | Web]