0 iruzkin

Valentzian ere ospatu zuten Euskararen Eguna

Facebook bidez helarazi dute NAIZera honakoa, abenduaren 3an Euskararen Egunak ospakizun ugari izan zituen, tartean orain arte ikusi gabe genuen hau... Valentziakoa!

Hauxe bideoarekin batera zabaldu duten azalpena:

Euskaldunitza´t
Euskararen Eguna Valentzian
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu dugu Valentzian. Aurten euskaldunitza´t ekimanarekin. Kalera atera gara euskararekin mihian gure bizilagunei euskara hurbiltzeko asmoaekin. Horretarako Pilar Plazan bildu gara eta plaza pizkat apaindu ondoren harira sartu gara buru belarri.

Ospakizunean jendearegana hurbildu gara eta zer den Euskararen Eguna azaldu ostean, zerbait euskaraz esan dezan eskatu diogu. Ez hori bakarrik, gainera bideokamara baten aurrean esan dezatela eskatu diegu.

Auzokideen harrera oso ona izan da. Gehienek, jakina, ez dakite euskaraz. Baten bat bai, betikoak; agur, eskerrik asko edo Gora Euskadi, baina orokorrean tutik ez. Hori konpontzeko momentuko itzulpena eskeini diegu eta posit batean idatzi. Orduan bai, jendeak papertxoarekin, euskara irakurri egin du eta haien ahoetan euskal hitzek dantza egin dute. Benetan polita eta harrera ezin hobea izan da.

Bukatzeko kolorezko papertxoak prezinto tira luze batzuetan eskegi dituzte. Pilar Plaza koloretsuagoa bukatu da, euskaren usainarekin airean eta euskal hitzekin bihotzean.
Jakin badakigu Euskararen Eguna egunero dela baina gaur Valentzian bizi duguna ematen digu indarra urteko beste 364 egunetan euskaraz bizitzeko. Gaur hamarna erdaldun beraien etxetara joan dira, gainera, gure hizkuntzaren zatitxo batekin. Lehen aldiz euskara haien ahoetan egon baita.

Datorren urterako zerbait bururatuko zaigu, zihur, baina aurtengo ospakizuna itzela izan da. Valentziako euskaltzaleok pozik egon ahal gara egindako lanarekin.
Valentzian ere euskararen alde.

/
azken post-ak
azken iruzkinak