SU TA GAR | ‘BIZIRIK GAUDE’ BIRA
Albisteak
Biraren hasiera gogorra izan da

Añorbeko Gizartetxea aukeratu genuen diska berriaren zuzeneko kontzertuen bira hasteko. Gure lagunek ez zuten huts egin!

Xabi BASTIDA|EIBAR|2013/10/21
Sutagar
Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida, Añorbeko kontzertuan. (SU TA GAR)

Gogorra? Bai gogorra!

Ilusiño askorekin joan gara Añorbera, gure lagun askoren herrira. Leku aproposa bira hasteko, zuzeneko emanaldien ensaiu orokor bat egiteko. Dena ongi joan da kontzertua hasi arte, soinu froga, afaria… Kontzertuan ere boteretsu eta fin hasi gara, baina berehala hasi dira ezustekoak. Soinu arazoak eta akopleekin hasi da kalbarixua!

Hasierako arazoak gainditu ditugulakoan geudenean, eta publikoari esker, egoerari buelta emateko kapaz ginela zirudienean, ezusteko gehiago izan ditugu (aire egokitua, argi indarra…)…

Ez da errudunak bilatzeko momentua eta hori taldekideek argi daukagu. Horren adierazgarri, Aitorrek ozen esan duena.: «errua ez da ekipoarena, ez da beste inorena, guria da! Hortik aurrera, barruan dugun guztia ematen saiatu gara».

Pasada bat, publikoak izan duen indarra.Ezin dugu deskribatu... Kontzertu bukaerako irudi batzuk grabatu ditugu eta hor dituzue ikusgai. Pena bat hobeto egin dezakegula jakinda, lortu ez izana.

Gogorra! Bai gogorra!

Topera eta goian hastea nahi izan dugu bira, baina ez dugu lortu. Erdipurdi hasi ondoren, hobetzea lortuko dugulakoan gaude! Diskak zabaltzen duen abestiak dioen bezala, ez dugu etsiko. Aurrera! Bizirik gaude!