Beitialarrangoitia: «Errezatzera bidali behar dugu Fernandez Diaz igandean»

EH Bilduk Azpeitian burutu du agerraldia gaur arratsaldean, eta bertan Marian Beitialarrangoitiak jendartea igandeko hauteskundeetan parte hartzera gonbidatu du «herri honetan hartutako erabakiak errespetatuak izan daitezen». Era berean, Fernandez Diaz espainiar barne ministroaren grabaketak direla-eta «igandean Euskal Herritik botatzeko ordua dela» nabarmendu du.

NAIZ|Azpeitia|2016/06/22|0 iruzkin
Clkldmnwmaas8is
Marian Beitialarrangoitia, Azpeitiako agerraldian. (@EHBildu)

«Kalitatezko hezkuntza eta osasun sistemarekin amesten dugunok, kalitatezko eta eskubidedun enplegua nahi dugunak, kanpoko esku-hartzerik nahi ez eta herri honetan hartutako erabakiak errespetatuak izatea nahi dugunok ezin dugu hutsik egin igande honetan», azpimarratu du Marian Beitialarrangoitiak Azpeitian egindako agerraldian.

Modu honetan parte hartzera deitu du koalizio soberanistak Gipuzkoan aurkezten duen zerrendaburuak eta euskal herritarren ahotsa Madrilen «modu duin batean» entzuteko beharra nabarmendu. Beitialarrangoitiaren esanetan, «hauteskunde hauetan erabakitzen da herri honek ahots propioa izango duen Madrilen edo diskurtso zentralistetan galtzen den».

Honela «herri bat edo bestearen arteko erabakia» dela gaineratu du. «Gure hautua Euskal Herria da. Gure hautua da euskal herritarrak ahalik eta ondoen defendatzea. Eta hori bakarrik egin daiteke Euskal Herriko ikuspegi soiletik landuta».

Beitialarrangoitiak ohartarazi du herri hau memoria daukan herria dela, gaur egunekoaren oso antzeko egoeak ondo oroitzen dituena. «Batzuk oso ondo gogoratzen dugu nola etortzen ziren ordezkari politikoak gure artera herri gisa eta guk hartutako erabakiak errespetatuko zituztela esatera. Eta ez dugu ahaztu nola ahaztu zituzten beren promesak agintera iritsi eta berehala. Ahaztu ziren herri hau eta bere interesak ez daudelako beren lehentasunen artean. Beren lehentasunek ez daukate zerikusirik herri honetako gehiengo politiko eta sozialak dituenekin».

Bestetik, Jorge Fernandez Diaz ministroa ere gogoan izan du Beitialarrangoitiak. «Katalanekin hori egin bazuten, zer ez zuten egingo gure aurka». «Nodotik ateratako ministroak sinetsarazi nahi izan gaitu hau guzti hau deabruak asmatutako zerbait dela. Dimisiorik emateko imintziorik txikiena egin ez duenez, Fernandez Diaz ministroak gauza bat argi izan behar du: igandean euskal herritarrek bota egingo dugu».

 

Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...