Hesian
Cabecera-hesian
Albisteak
Hasi gara!

DIsko berriaren grabaketaren berri emanez joango gara eguneroko honen bidez. Lehen protagonista Danel da, bateria eta gainerako trasteak hartu eta Madrilera joan zen bera bakarrik lehen grabaketa egitera.

NAIZ|2018/08/20 11:17
Loading player...

Aupa familia!
ONGI ETORRI gure blog berri honetara!
Aurrekoan esan bezala, txoko honetatik disko berriko grabaketaren jarraipena egin ahalko duzue. Gaur irekitzen dugu eta hemendik aurrera hau elikatzen joango gara.

Hauxe da gure lehenengo posta eta gaurkoan, Danel dugu protagonista bakarra.
Bateria eta traste guztiak hartu, furgonetan kargatu eta asteburuan Madrilera abiatu zen bera bakarrik. Izan ere, gaur, astelehena, kontzertua dugu Arrankudiagan eta talde guztia mobilizatzea ez zuen zentzu handirik. Horregatik, gaur eskaintzen dizuegun bideoa, Danelek berak grabatutakoa da.

Asteburu osoko tartea hartu genuen bateriak grabatzeko baina gure Danel makina bat da eta egun bakarrean hamar abestiak grabatu zituen (hortxe lehenengo pista: disko berri honek hamar kanta izango ditu).

Hurrengoa grabatzen Ane izango da, bihar bertan, baina aurretik Arrankudiagan dugu hitzordua, gaur bertan, gaueko 23.00etan, beraz, momentuz, bertan batuko gara!

Besarkada estu bat!
Hesian