Hesian
Cabecera-hesian
Albisteak
‘Nire bihotza’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du Hesianek

‘Nire bihotza’ abestia eta bideoklipa aurreratu du gaur Hesian taldeak NAIZen.

NAIZ|2018/10/25 11:50

Hesian taldeak ‘Hasiera’ disko berria argitaratuko du azaroaren bukaeran eta bertako ‘Nire bihotza’ abestia aurreratu du gaur NAIZen. TAOM produktorearekin egindako bideoklipa da honakoa eta kantuaren letrak, ostera, bihotz baten inguruan egiten du hitz.

Azaroan ikusiko du argia taldearen zortzigarren lanak eta Hesianek NAIZekin partekatzen duen egunerokoan disko honen grabaketaren berri eman digute. Bertan deskubritu genuen ‘Hasiera’ diskoaren azala edota bateria, baxua edota tronboiaren soinuen grabazioa zer nolakoa izan den.