Itziarren Semeak Kuba Tour 2012 | Tourbloga
Itziarren Semeak eta Dioni, gure manager kubatarra.
Manex Altuna|Elgoibar|2013/01/02

Iraultza, festa, kontraesanak, zoramena, ulertu ezin dituzun gauzak. Beste kultura bat non gutxien duenak etxeko ateak ireki eta dena eskaintzen dizun. Kubako bira bihotzean geldituko zaigu betirako.

Manex ALTUNA|JATABE-MARURI|2012/12/20

Dale Candela Kuba Tour martxan da. Abenduaren 20an abiatu gara Itziarren Semeak taldeko kideak irlarantza eta urtarrilaren 1ean itzuliko gara Euskal Herrira. 2012ari Karibean gerriak astintzen esango diogu agur.

Iñaki Altuna|2012/12/17|0 iruzkin

Berri Txarrak taldeak #BTXEuropeanTour bira amaitu berria du. Bloga izan dute gurean egunez egun guztiaren berri emateko. Bidaiatu, musika jo, sekulako pasada jaso eta, halere, nekeak neke, oso lan txukuna egin dute NAIZeko irakurleei bizipena helarazteko. Gorka Urbizuk polito idatzi du, eta argazki ederrak bidali ditu Galder Izagirrek. Esperientzia bikaina izan da eta, sekretu bat kontatzea nahi baduzue, sekulako sarrera pila izan dituela blogak gorde ezazue zuentzat, post berria noiz azalduko zain egon zareten lagunok. Denok pozik. Oso pozik.

Orria 3/ 3
Kontzertuak