Itziarren Semeak Argentina-Chile Tour
Albisteak
Euskal Etxea
Manex Altuna|2014/11/10
Aretobeterik
Itziarren Semeaken kontzertua La Platako Euskal Etxean.

Nortasuna, harrotasuna eta festa. Euskal danzak, ska punk eta cumbia. La Platako Euskal Etxean harrera bikaina egin digute diasporako euskaldunek. Kataluniara begira gauden igande honetan, herri bat garela ez daukagu zalantzarik.

Lo gutxi eginda iritsi ginen La Platara. Buenos Airesestik gertu dagoen hiri bat da,ordubete batetara. 900.000 biztanle inguru ditu eta bertan jokatzen du Estudiantes taldeak Athleticen kolore zuri-gorriak daramatza kamisetan eta gaur egun La Brujita Veron da klubeko presidente bertan erretiratu ostean.

Euskal Aste Nazionala ospatu dute aurten bertan, diasporako euskaldunek urtero antolatzen duten ekimena. Argentinako euskal etxeetako jendeaz gain, beste herrialdeetakoak eta Euskal Herritik heldutako asko ere hurbiltzen dira.

Folk eta tradizioarekin lotzen da kanpotik ikusita ekimena. Hala da, zentsu batean. Baina batez ere, nortasun eta sustraien aldarrikapena da. Zalantza geneukan nola hartuko zituzten gure doinu eta aldarriak, baina belaunaldi berriak aldatzen hasiak direla gauzak nabaritzen da. Indepedentistak sarearen zapiak, presoen eskubideen aldeko ikurrak, arrano beltza eta euskal selekzioaren aldeko bandera horren lekuko.

Hasi aurretik beren berotasuna erakutsi ziguten eta lehen kantuarekin saltoka erantzun ziguten. Ikusi mendizaleak kantuarekin abiatu genuen kontzertua omenaldi bezala. Aretoa beterik, 500 lagunetik gora saltoka biribilketan. Gazteak lehen lerroetan eta nagusiak atzetik zer egiten genuen ikusten.

Parte hartzeko gogotsu zeunden. Aurrera, ezkerrera eta eskumara guztiak gurekin batera. Disko berriko zenbait kantu aurkeztu genituen eta segituan harrapatu zituzten Sorgin dantza abestiaren Azkaindarrak melodia edo Zenbait bertso xelebre moldaketaren maskaradaren doinuak.

Harro eta eskerturik jaitsi ginen taula gainetik. Eta festarako gogoz. Cumbia eta cuarteto artean, musika bukatu arte. Nork esan zuen euskaldunek ez dakitela gerria astintzen?