250 proposamen aurkeztu ditu auzoetarako EH Bilduk

Herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta «EAJK sorturiko bi edo hiru abiaduratako» Bilbo gainditzeko proposamenak aurkeztu ditu EH Bilduk. «Auzoen ahotsa» Udaletxera eramateko berme bakarra dela nabarmendu du koalizioak.

NAIZ|2015/05/20 17:49
Bilfu
Agerraldi jendetsua egin du EH Bilduk.

EH Bilduk 250 proposamen aurkeztu ditu Bilboko auzo guztietarako. Azaldu dutenez, batzuk sozialagoak dira; Iralako Plaza Soziala edo San Frantzisko eta Zabalan zehazki pobreziari, langabeziari eta bazterketari aurre egiteko jarritako plan bat.

Irisgarritasuna bermatzeko proiektuak ere aurkeztu dituzte. Sarbide mekanizatuak egitea proposatzen dute, besteak beste, Arangoitin, Betolazan, Artatzun eta Zorrotzako Grupo Jardinen eta Grupo Amistaden.

Horrez gain, igogailuak egitea planteatu dute Claudio Gallastegin (Miribilla Zazpikaleekin lotzeko) eta Olabeagako Montevideo etorbidean.

Artxandako funikularrak tarteko geltoki bat ere izan behar duela planteatzen dute baita metroko 3. Bidea martxan egon bitartean Otxarkoaga Boluetako metro geltokiarekin lotuko duen autobus zerbitzua ezartzeko ere.

Horrez gain, Zumalakarregi eta Solokoetxeko igogailuak udalaren esku jartzeko proposamena ere landu dute, baita Iralako parte zaharraren berritze integrala eta Surbisa gainerako auzoetara zabaltzeko eskakizuna ere. Eta horrekin batera, Surbisaren aurrekontua handitzea.

Casillako eta Deustuko San Pedro plaza berritzeko proiektuak ere proposatu dituzte, baita Santutxuko Basarrate eta San Inazioko Levante plaza zaharkituak herritarron beharretara egokitzeko proiektuak ere. Bilbo Zaharra kalea oinezkoentzako bihurtzeko planteatzen dute, Artxandarako oinezkoentzako sarbide bat egitea eta Santutxuko Garabi plaza estaltzea, baita hainbat auzotako pilotalekuak eta jolasguneak ere.

Abusun udal bulegoa irekitzea, Indautxun auzo etxe bat eta Txurdinaga eta Otxarkoagarako kiroldegi berri bat egitea. Zorrotzako Zazpilandan liburutegi bat irekitzeko eskaera jaso dutela bertokoek, baita Arangoitiko gerriko berdea luzatzea ere.

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz