Burubide Plana, gazteak prekarietatetik ateratzeko

EH Bilduk Burubide Plana aurkeztu du gaur goizean, gazteak lan, etxebizitza zein beste hainbat arlotan laguntza eskaintzeko Udaletxetik «pertsona aske eta burujabeak» izateko.

NAIZ|2015/05/21 15:26
Gazteaklanbide-1024x579
Hainbat gazterekin batera agerraldia egin du EH Bilduk. (EH Bildu Bilbo)

Gazteei zuzendutako Burubide Plana aurkeztu du gaur EH Bilduk. «Pertsona aske eta burujabeak izateko gakoak» eskaintzen dituela azaldu dute.

Plan honen bitartez, espazio fisiko bat eskainiko diete Bilboko gazteei. Emantzipazio bulegoaren eginkizuna «informazioa, orientazioa eta formazioa» eskaintzea izango litzateke. Enplegua, etxebizitza, prestakuntzak, kultura, aisia… eta beste hainbat arlotan laguntza eskainiko luke bulegoak eta, aldi beran, bitartekari lana egingo du administrazio publiko ezberdinek eskaintzen dituzten programa, beka edo bestelakoen kudeaketan.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz