Bilbao - New York - Bilbao

Zorrotzaurre «Manhattan berria» izango zela eta Bilbok «Euskadiko New York» izan behar duela esatera iritsi da Aburto kanpainan zehar. PPko hautagaiak Rudolph Giuliani New York hiriko alkate ohiaren «segurtasun» eredua proposatu du eta aste honetan ‘New York Times’ komunikabideak 36 ordu Bilbon publierreportaia argitaratu berri du.

Manex Altuna|2015/05/22 13:35

Kirmen Uribe idazlea 2008an aurreratu zen ‘Bilbao-New York-Bilbao’ izenburupean argitaratu zen eleberriarekin. Urruti daude Bilbo eta New York, distantzia handia eta ezaugarri guztiz ezberdinak. Bilbo New York hiriburuko auzo bat izatera ez da heltzen biztanleria aldetik. 350.000 biztanle ditu Bilbok miloi batera ez da iristen Bilbo Handia osorik hartu ezkero. 20 miloi baino gehiago hartzen ditu New York-ek metropolia osorik kontuan hartuta.

Munduko erreferente handienetakoa da New York eta izenak elkarlotuz horrelako zerbait bilakatu nahi dutela saldu dute Bilboko alderdi politikoek. Kanpainan promesa asko egiten dira eta adierazpenetan gehiegikeriak ere ematen dira. EAJko hautagai Juan Mari Aburtok Zorrotzaurren burutu behar duten eraberritzea «Manhatta berria» bezala izendatu zuen eta Bilbo «Euskadiko New York» izan behar dela.

Ez da bakarra izan Bilbo New Yorkekin konparatu duen bakarra. «Segurtasun» gehiago aldarrikatzen duen PPko Luis Eguiluzek ere Rudolph Giuliani New Yorkeko alkate ohiak aurrera eramandako polizi eredua eskatu du Bilborentzat. Ahaztu egin zaio aipatzea polizi eredu horren jaso izan dituen salaketak arrazakeriagatik eta bortizkeriagatik.

Eta hauteskunde kanpaina bukaeran -kasualitatea?- Guggenheim museoarekin abiatutako hiriaren eraldatzea goratzen duen artikulua iritsi da. ‘New York Times’-en agertu da hiriaren izena, harro aldarrikatzeko aukera izango dute hiri eredu horren aldeko apustua egin nahi dutenek.

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz