Ekitaldi politikoek hartu dute Arabako hiriburua

Hauteskunde kanpainako azken asteburu honetan alderdi gehienek ekitaldi politiko nagusia burutzeko unea dute. Atzo, Irabaziren txanda izan zen; gaurkoa aldiz, PP, PSE, EAJ, EH Bildu eta Hemen Gaude plataformaren txanda izango da.

Naiz|Gasteiz|2015/05/16
Pnv-kanpaina_hasiera
EAJk kanpaina hasieran egindako ekitaldia (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Kanpainako azkeneko asteburua aukeratu alderdi politiko gehienek euren ekitaldi nagusiak burutzeko. Atzokoa, Irabaziren txanda izan zen, Cayo Lara IUko ordezkariak ere parte hartu zuelarik.

Gaur goizean, berriz, PP eta PSEko hautagai nagusiak izan dira atrilera igo direnak. Gasteizko eta Arabako hautagaiak ez ezik, alderdietako beste zenbait ordezkari ere bertaratu da babesa emateko asmoarekin. Esaterako, PPren kasuan, Espainiako presidenteak, Mariano Rajoyk, hitza hartu du alderdiak Lakuako gizarte etxean buruturako mitinean. PSEko hautagaiek, aldiz, Idoia Mendiaren esker ona jaso dute.

Arratsaldean, EH Bilduk, EAJk eta Hemen Gaude-Sumando plataformak lekukoa hartuko dute. Koalizio abertzaleak Europa Jauregian ospatuko du Araba mailako ekitaldi nagusia, 18.30etatik aurrera. EH Bilduko bozeramaile den Hasier Arraizek ere hartuko du parte. Bestetik, ordu berean burutuko EAJk Probintzia plazan bere mitin nagusia. Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izango da. Azkenik, Hemen Gaude-Sumando plataformak festa herrikoia antolatu du Peñaflorida plazan, 18.00etan.

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz