Autobus geltokiko aparkalekuak gertuko bizilagunei «doan» eskaintzeko hitza eman du Gorka Urtaranek

Gorka Urtaranek (EAJ) autobus geltoki berriko aparkalekuko plazak inguruko bizilagunei «doan eta gaueko ordutegian» eskaintzeko konpromisoa hartu du, «hiriko azpiegitura berriaren aparkalekua erabiltzen ez dela ikusita». «Udalbatza berriak PPren kudeaketak utzitako zehaztasunik eza konpondu arteko neurria litzateke», azaldu du Urtaranek.

Naiz|Gasteiz|2015/05/18
Geltokia
Autobus geltoki berria, artxiboko irudi batean (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

EAJren alkategaiaren esanetan, «bere garaian, Udalak autobus geltokiak bizilagunei eragingo lizkiekeen eragozpenak konpentsatzeko eta Lakuan zegoen eskaerari erantzuteko eskaini zuen aparkalekua». Hala ere, Urtaranek salatu duenez, «PPk oraindik ez du zehaztu zenbat plaza jarriko dituen alokairuan eta zenbat salmentan, eta zein formula erabiliko duen».

Hori dela eta, «konpondu bitartean, eremuko bizilagunei aparkalekuko plazak doan eta gaueko ordutegian eskaintzeko konpromisoa hartu dut», esan du Urtaranek. Zentzu berean honakoa adierazi du: «hirian ezin dugu azpiegitura berri bat hutsik eduki eta are gutxiago eremuan aparkalekuko plazen falta dagoela ikusita». Horregatik, arazoa konpontzeko hitza eman du alkategaiak.

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz