UPyD, Gasteizko Sindikoa «ezabatzearen» alde

Ignacio Oñate, UPyD alderdiko alkategaia, Sindikoa kentzearen alde agertu da. Oñateren ustetan, Sindikoa edo Gasteizko herritarren defendatzailearen funtzioa «ez da beharrezkoa» eta Arartekoak bere gain hartzea proposatzen du.

Naiz|Gasteiz|2015/05/19
Sindikoa
Martin Gartziandia, Gasteizko Sindikoa, artxiboko irudi batean (Juanan RUIZ /ARGAZKI PRESS)

Gasteizko herritarren defendatzaileak edo Sindikoak ematen duen zerbitzua «bikoiztuta» dagoela uste du UPyD alderdiak. Ignacio Oñatek, UPyDko alkategaiak, prentsa ohar batean azaldu duen moduan, herritarren defendatzaileak suposatzen duen gastua «ez da beharrezkoa» eta «saihestu» daiteke. Oñateren iritziz, Arartekoak hartu beharko luke bere gain orain arte Sindikoak egin izan duen lan guztia.

Gasteizko Udaleko webgunean irakurri daitekeen bezala, Sindikoak herritarrentzako aholkularitza eta defentsa zerbitzu «independente, eskuragarri eta doakoa eskaintzen du». Zeregin hau aurrera eramateko «elkarrizketak, jarraibideak, txostenak eta gomendioak baliatzen ditu». Txosten eta gomendio guztiak publikoak dira eta webgunean aurkitu daitezke. Martin Gartziandia da egungo Sindikoa.

Alta, Oñate alkategaia Martin Gartziandiak betetzen duen funtzioa «desagerraraztearen» alde agertu da. UPyDko alkategaiak dioenez, «Sindikoak 69.000 euro kobratzen ditu urtean, zenbait zinegotzik baino askoz ere gehiago» eta horregatik, herritarren kexak eta kezkak Arartekoaren bitartez bideratzea proposatzen du.

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz