Haurren zirrara eta urduritasuna nagusi 2015eko lehen zezen-lasterketa txikian

Hainbat haurrek parte hartu dute gaur 2015eko San Ferminetako lehen entzierro txikian. Bost urte dira jada korrikalari talde batek eta Iruñeko peñen federazioak lasterketa antolatzen dutela.

NAIZ|IRUÑEA|2015/07/09

Bosgarren urtez milaka haurrek entzierro txikian korrika egin dute. Helduak antzeratuz, lasterkari txikiak Estafeta kaletik pasa dira kartoizko sei zezenekin batera, batzuk gurasoen eskuari helduta, eta beste batzuk haien besoetan. Zirrara eta urduritasuna ikusi da haur gehienen aurpegietan lasterketaren hasiera iragartzen duen suziriaren aurretik, baina baita entzierroan bertan ere.

Iraganaldi batzuen ondoren, adin handiagoko haurren txanda izan da, eta haiek ere helduek aurre egiten dieten tankerako neurriko adarren alboan egin dute korrika. Entzierroan ez da inor zauritu eta Gurutze Gorriak ez du lanik egin behar izan.

Peñek antolatutako hurrengo zezen-lasterketa txikia uztailaren 13an izango da.