TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
albisteak
Lehen eguneko kronika

Disko bat grabatzea eta nire bakarkako lehenengo diskoa grabatzea ez zen ezta susmo txiki bat duela urte bat baino zerbait gehiago. Oraindik, gaur egun, ez naiz guztiz konszientea zelako zorionekoa naizen bizitzen ari naizen egoerarengatik.

Tania DE SOUSA|2014/05/05
Tania_diska_grabaketa_021
Grabazioaren une bat. (Jon IRAUNDEGI)

Igande gauean ez nengoen batere mentalizatuta grabazioarekin ere. Hiru hilabetetan talde bat martxan jartzea erronka handia da gero; eta are gehiago lortutako emaitzak disko batean irudikatzea.

Ez dakit zer aterako den hemendik, baina daukadan gogo eta poztasun honekin ni nire bizitzan musikalki lehendabizikoz nahi dudana egiteak (konbentzitzen ez nauten mila gauza egonda) guztiz betetzen nau.

Beste gauzen artean, lanera joan behar izan dut eta ezin izan naiz Bonbereneako estudiora arratsaldeko 15.00ak arte gerturatu. Nire taldekideak, Fermin eta Txap teknikaria, han zeuden goizeko 10.00etatik bateriak grabatzeko.

Pixkat aztoratuta eta baita ‘pairatzen’ dudan alergia astun batekin ere azaldu naiz. Egun nekagarri honetaz gain, erraztasun dexentez igaro dugu dena.

Ander baterijoleak ez du inongo arazorik izan erritmoa ondo sartzeko. Nahiko gogaikarria da berarentzat, klaketarekin grabatzen baitugu eta oso zehatza izan behar da. Diskoak izango dituen 12 kantuetatik 8 grabatu ditu eta, beraz, ondo goaz aurreruntz.

Ez dut txapas bat izan nahi blog honekin, gaur ‘bloger’ bezala estreinatzen naiz eta saiatuko naiz behintzat ahal den arinena izaten. Eskerrak eman ere Jon Iraundegiri, arratsaldeko azkeneko orduan argazki zoragarriak ateratzen egon delako.

Bihar gehiago!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK