TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
albisteak
Bigarren eguneko kronika

Nire lehenengo publikazioaren ostean, blog honetara «engantxatu» diren balizko irakurleak agurtu nahi ditut. Gaurko eguna nekagarriagoa izan da, behintzat, hori izan da nire sentsazio orokorra. Agian egun lainotuak eta haizeak zerikusia izan dute atzoko eguzki sarkorrarekin aldenduz.

Tania DE SOUSA|2014/05/06
Photo1
Grabazioaren bigarren eguna. (NAIZ.INFO)

Gaur berriz ere arratsaldeko 15.00etan agertu naiz, eta kontatu didatenez, Ander zerbait trabatu da kantu batean eta bazkalordurarte ez du bukatu bere bateria guztiekin.

Egunari arazo gehiago gehitzeko, gaizki-ulertu bat izan dugu kateringarekin eta ez da janaria iritsi. Bonbereneatik gertu zegoen gasolindegi baten gaineko jatetxe batera joan gara eta gure poztasunerako, menu gozo eta zerbitzu azkar batekin harritu gaituzte.

Itzultzean, Mikelen bisita izan dugu, nire laguna eta Anderren taldekidea Kasernaraten. Gaur beraiek kontzertua zeukaten eta bere bila zetozen. Bitartean, zenbait irudi grabatu ditu, datozen egunotan blogera igoko ditugunak.

Pixkat geroago, Jon Eskisabel eta bere kamara, Ander, gerturatu dira elkarrizketa bat egiteko eta irudi gehiago grabatzeko, Maitane baxuaren lehenengo pistak grabatzen ari zela.

Iruditzen zait mekanikoki ari naizela esaldiak idazten eta agian aspergarria egiten zaizuela nire kontakizuna. Egun luzea izan da, baina ez dugu ezkortasunarekin lausotuko, uste dut itzel goazela aurreruntz eta laster entzun ahal izango dezutela disko hau osatuko duen zerbait.

Besarkada guztiei!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK