TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
albisteak
Hamahirugarren eguneko kronika

Nahasketekin jarraitzen dugu, gaur arratsaldeko saioa bakarrik izan dugu eta astebukaerako 5 kantu eraman ditugu etxera entzun eta baloratzeko behin-behineko nahasketa batekin.

Tania de Sousa|2014/05/23
La_foto-16
Manu Chaorekin batera joko du Tania de Sousak Donostian.

Enteratu zaretenez, gaurko notizia bonba Manu Chaok uztailaren 9an Donostiako Zurriolako hondartzan emango duen kontzertuaren kartelean sartzea izan da. Ezin duzue imajinatu ze zoriontsu egiten didan honek, eta beste aldetik zelako urduritasuna sorrarazten didan. Lehenengo kontzertu bat diskoa atera aurretik horrelako egoera batean. Egundoko errespetua ematen dit eta ikaratu egiten nau. Funtsezkoa izango da gure musikaren aurrean jendeak nola erantzungo duen deskubritzea eta ikustea noraino iritsi gaitezkeen.

Bizitzak alde batera utzi ezin dituzun aukerak ematen dizkizu, inoiz ez nuke imajinatuko nire ametsa bete ahal izango nuenik modu minimoan ere. Zenbait jendek leporatu diezadake zelako zortea dudan horrelako leku pribilegiatu batean egoteagatik, baina zortearekin bakarrik ezin duzu iraun. Ez dakit ze balio dudan, alegia, zerbait oso subjetiboa da, baina badakit publikora iristeko, zortea baino zerbait gehiago behar dela. Lan asko eta ordu pila bueltak emanez mila gauzei, norberaren talentuaz aparte.

Lanpetua ibiliko naiz datorren urte honetan; nire managerra izan behar, bira bat diseinatu, ensaiatu, nire lana kontzertuekin bateragarri egin, denok ondo konpontzea...Gogorra eta zaila, eta beste zenbait momentutan munduko gauzarik esker onekoena ere.

Ez dakit bihar zer gertatuko den nirekin, hilko naizen, nire taldeko norbaitek beso bat hautsiko duen, jendea ez ote den joango kontzertuetara. Ezjakintasunean eta muturreko beldurrean bizi naiz egunero. Momentua bizi nahi dut eta zoriontsu izan orainaldian, baina aldi berean kezkak kontsumitzen nau etorkizunean zer gertatuko denarekin.

Norbaitek bermatu beharko zidan hau guztia, baine zoritxarrez hori ez da existitzen.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK