TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
albisteak
Hamalaugarren eguneko kronika

Ez daramagu ezta hilabete bat estudioan eta urte bat ematen du. Hauteskundeak pasa ziren (pozik EH Bilduren emaitzengatik), Real Madrilek Champions league irabazi eta nik komentatu nizuen bost kantuen lehenengo nahasketak entzun nituen.

Tania de Sousa|2014/05/27
Captura_de_pantalla_2014-05-26_a_la_s_22.32.09
Tania de Sousa. (Natàlia Virgili)

Larunbat berberan entzuterakoan, hiru bider garrantzitsuago izan zen lehen aipatutako bi gertakariak baino. Zaila da norbera emaitzarekin gustora gelditzea, etxean entzuten dena beste perspektiba batekin ikusten da eta gainera gehitzen badiogu drama eta kezkarako dudan joera, guztiak berez den baino dimentsio askoz ezkorragoa hartzen du. Pozik ez entzudakoarekin, estutzen gaituen denbora kontutan hartuta, konponbiderako zenbait aukera bilatu genituen. Gaur zenbait irtenbideekin eman dugu kantua ateratzen joateko eta oraindik zai nago bidali behar dizkidaten bi kantuak entzuteko. Espero dut bide zuzenean egotea, nire barruko benetako nahia disko hau pena merezi izatea eta zerbait handia duen soinu bat lortzea da, bilatzen ari garenera gerturatzen dena behintzat. Ezin duzue imajinatu zelako zaila den nire egoeran egotea; ekoizlea, taldekideak eta teknikariaren posizioa kontutan hartuta ere. Agian erraietatik ateratzen zaidana irabazten dit, baina modu batean, ezin dut sahiestu borrokatzea tinko sinesten dudan honengatik eta momentu honetan, nahiz eta beste guztiaren gainetik pasa, hau da dagoena. Orain ez dago ezer garrantzitsuago disko hau baino, hitzik gabe utzi behar nau entzuten dudanean. Begiak ixten zaizkit, gau ona izan!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK