TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
albisteak
Hamaseigarren grabazio eguneko kronika

Sentitzen dut atzo sarrerarik idatzi ez izana, baina etxera iritsi nintzen orduetan ezin nuen gehiago. Gaur ordea, estudioko saioa amaitu baino lehen aurreratu nahi izan dut nire hausnarketa. Oraintxe bertan estudioan nago, nahasketekin.

Tania DE SOUSA|2014/05/29
La_foto-18
Hamaseigarren grabazio eguna.

Zenbait gauza zuzendu ahal izan ditugu bi egun hauetan.

Nire dramarako joera maila nabarmen jaitsi da, alegia, ez dago ezer behin betikoa denik eta baikortasunez asumitu behar dira arazoak.

Aste nahiko trinkoa eta lo atzeratuarekin nabil, bihar publikoari lehenengo aldiz aurre egiteko prestatzen ari gara orain.

Kontatu nizuen bezala, Badok.info, Berriaren portal digitalak, beraien web berria aurkeztuko dute eta han egongo gara Fermin Bouza eta ni akustikoan, lau kanturekin.

Daukaten estalkia beste bat da eta argi dago kantuak zenbait ezaugarri galtzen dituela eta bestalde irabazi ere biluztutako bertsioan.

Zenbait lagun gonbidatu ditut ea zer iruditzen zaien. Gogoa dugu berriz jendaurrean abesteko, eszenatoki batera igo gabe hilabeteak egon eta gero.

Lehengora itzuliz, nahiko desordenatua bainaiz nire kontakizunean, uste dut gure gabeziez gain, kantuak pop soinu borobil bat ari direla irabazten.

Nire iritziz, ez dago kanturik epel uzten duenik. Estilo desberdinetatik igaroz, kanta bakoitzak mezu zehatz bat transmititzen du.

Entzuten jarraitzen dut hemen, egun ona izan!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK