TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
albisteak
Hamazortzigarren grabazio eguneko kronika

Tania DE SOUSA|2014/06/03

Ez zaituztet alde batera utzi, nahiz eta blog hau laster amaierara iritsi. Aurreko asteazkenean asteko nahasketen azkeneko eguna izan zen eta astelehen arte ez gara berriz jarri honekin.

Atzo ezin izan nuen joan estudiora lanagatik, baina egia esanda guztia sekulako pintoia hartzen ari da.

Oso kantu gutxi gelditzen dira nahasteko, eta zenbaiten konplexutasunarengatik ñabardura interesgarriak ateratzen ari dira.

Ekipoa lanean egon zen Maite Mursegoren kolaborazioa duen kantuan, zinez txeloen armonia zoragarriak gelditu dira. Uste dut egondako kolaborazioen dotoretasuna oso ondo isladatuko dela.

Biharko, gelditzen zaizkigun 2-3 kantuei ekingo diogu eta astelehenean dena berrikusiko dugu diskoa masterrera eramateko. Gogo izugarria dut honekin bukatzeko eta gozatzeko egindako lanaz.

Ostiral honetan ere Verkamiko crowdfunding kanpaina amaituko da. Emaitza ezinhobeak lortu ditugu, benetan ez nuela uste inoiz ezta erdira heltzea.

Zuetaz agurtzen naiz Mikel nire lagunak, blogerako errealizatu duen azkeneko bideoarekin, non Fermin Muguruzak grabazioaz hitzegiten duen.

Espero dut blog hau entretenigarria suertatu izana zuentzat, laster ikusiko gara, gau ona izan.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK