TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
albisteak
Hemeretzigarren eguneko kronika

Atzo nahasketen azkeneko eguna izan zen astelehenera arte, asteburu honetan hartuko ditugun apunteekin azkeneko ikutuak egingo dizkiogu eta horrela dena masterrera bidaliko dugu.

Tania DE SOUSA|2014/06/05
La_foto-21
Tania De Sousa.

Diskoa osatzen duten 12 kantuak jada edukitzea gozamen hutsa da.

Ximun, Belakoko gitarristaren bisita izan genuen estudioan ere, nik ez nuen pertsonalki ezagutzen eta benetan oso atsegina izan zen entzuten ari ginen nahasketei buruz iritzi desberdinak elkar trukatzea.

Jada abisatu nizuen bezala, bihar Verkamiko kanpaina bukatzen da. 4550 euro lortu ditugu, helburura iristeaz gain, nabarmen gainditu dugu.

Oso zaila da emozio guzti hauek kudeatzea, inoiz ez nukeen imajinatuko gauzak horrela irtengo zitzaizkidanik, musika, nire ametsari dagokionez.

Batzuetan norberari gauza onak gertatzen zaizkionean, zoritxarreko zerbait gertatzearen beldur da edo daukana zapuztera. Betiko sentsazioa non gertaera ezberdin horiek susmagarriak diren. Destinu apetatsua zurekin jolastu nahi duena gero zartadakoa hartzeko.

Teoria konspiranoiko hauek bizitzaren funtsaren ispilua erakusten dute berez.Esan nahi dudana, gauz onak eta txarrak gertatzen zaizkigu. Ez da goi mailako izaki baten joku makabroa, baizik gertaera desberdinen segida arbitrarioa non zorte gehiago edo gutxiagorekin zure bizitza norabide batean edo bestean mugitzen den.

Hala ere, nire irudipen munduan gustatzen zait horrelako galderak planteatzea nire bizitzaren benetazko zentzuaren inguruan. Zoriontsua izan nahi dut gertatzen zaidanarekin, baina erdizka bakarrik izan naiteke.

Zergatik gara beldur?

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK