Bertsolari txapelketa nagusia 2013
Albisteak
Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Irailaren 29an emango zaio hasiera Amasa-Villabonan Bertsolari Txapelketa Nagusiari. Hamalau saio izango ditu guztira, azkena BECen, abenduaren 15ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko Bertsosarrerak.eu webgunean.

Naiz.info|Bilbo|2013/09/17
Bertsolari
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpena, Bilbon. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Berrogeita hiru bertsolari arituko dira txapelerako lehian Bertsolari Txapelketa Nagusian. Lehenengo galbahea irailaren 29an izango da, Amasa-Villabonan egingo den saioan. Hortik aurrera, beste hamahiru saio, eta azkena, final handia, abenduaren 15ean BECen.

Aurtengorako, Bertsozale Elkarteak bertsoari eta bertsolaritzari eman nahi izan dio garrantzia berezia, «hori baita Txapelketaren sekretua».

«Mugimendu zabala eta dinamikoa da bertsolaritzarena, jende asko dago lan horretan inplikatuta. Eta Txapelketa Nagusia etengabeko jarduera horren isla da», esan dute Bilbon egindako aurkezpenean.

Azken txapelaren irabazlea, Maialen Lujanbio, aurten ere lehian izango da. Ez du parte hartuko, ordea, Andoni Egañak, lau aldiz txapeldun izandakoak, ez eta Iñigo Izagirrek ere. Bere lekua Iñaki Zelaiak hartuko du.

Kanporaketetako eta finalerako sarrerak salgai daude dagoeneko Bertsosarrerak.eu web orrialdean. Finalaurrekoetakoak aurrerago aterako dituzte salmentara.

Bertsolari Txapelketa sarean ere egongo da elkarren osagarri diren bi webguneen bitartez. Bertsozale.com eta Bertsoa.com, bertsolaritzaren interneteko telebista.

Sintonia, bere aldetik, Igelaren Bandak egin du edizio honetan.

Kanporaketak:

Amasa-Villabona (irailak 29, Behar-zana pilotalekua, 17:30)

Iker Zubeldia, Odei Barroso, Alaia Martin, Fredi Paia, Jon Martin, Nerea Elustondo.

Markina-Xemein (urriak 5, Udal pilotalekua, 17:30)

Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria, Onintza Enbeita.

Hendaia (urriak 12, Beltzenia ezker-pareta, 17:30)

Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Julio Soto.

Altsasu (urriak 13, Burunda pilotalekua, 17:30)

Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre, Xabier Silveira.

Legazpi (urriak 19, Urbeltz pilotalekua, 17:30)

Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’, Jokin Uranga, Oihana Bartra.

Oion (urriak 26, Arroyo I pilotalekua, 17:30)

Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre, Miren Amuriza.

Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina zuzenean finalaurreko fasean izango dira eta Maialen Lujanbio, finalean.

LOTURAK