Bertsolari txapelketa nagusia 2013
Albisteak
Kronika
 
Aitor Sarriegik pauso bat aurrera egin du Oiartzungo saioan

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatu da gaur arratsaldean Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa. Aitor Sarriegi gailendu da 688 punturekin eta finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du horrela.

Amagoia Mujika|Murgia|2013/11/16
Bertso
Aitor Sarriegi gailendu da Oiartzungo saioan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Alaia Martin izan da bigarrena 677 punturekin; Agin Laburu, 650 punturekin, hirugarrena; laugarren tokia Jon Maiarentzat, 623 punturekin; bosgarren Odei Barroso 620,5 punturekin eta seigarrena, Beñat Lizaso, 592,5 puntu eskuratuta. 1.500 lagun batu dira Elorsoro kiroldegian.

Bihar jokatuko da finalaurrekoetan laugarrena, Murgian, arratsaldeko 17.30etatik aurrera. Bertan kantatuko dute Aitor Mendiluzek, Fredi Paiak, Sustrai Colinak, Unai Agirrek, Xabier Silveirak eta Beñat Gaztelumendik.