Bertsolari txapelketa nagusia 2013
Amets Arzallusek jantzi du txapela. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
NAIZ.INFO|BARAKALDO|2013/12/15

Hendaiarrak 1737,5 puntu lortu ditu eta buruz burukora berarekin batera sailkatu den Maialen Lujanbiok 1686,5. Igor Elortza sailkatu da hirugarren postuan.

ANE ARRUTI|ELIZONDO|2013/11/24
Oraindik ez dago emaitza absoluturik, oraindik bi saio falta dira. Baina atzo pilatutako puntuekin Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Unai Iturriaga finalean izango dira ia seguru. Airean dago dena.

Amagoia MUJIKA|MURGIA|2013/11/17

Sustrai Colina gailendu da Murgiako saioan 706 punturekin. Bere atzetik Beñat Gaztelumendi sailkatu da 697 punturekin; Aitor Mendiluze 694,5 punturekin; Unai Agirre 670 punturekin; Fredi Paia 661,5 punturekin eta Xabier Silveira 622,5 punturekin.

Amagoia Mujika|Oiartzun|2013/11/16

Langilea, hutsik egin ez zalea, pauso segurukoa. Aitor Sarriegik bere-bereak dituen dohainak baliatuz eta ariketaz ariketa osatu zuen atzo arratsaldekoa Oiartzunen. Eta pauso handi bat eman du dagoeneko ezagun duen BECerako bidean. Ezustekoa, Jon Maiaren puntuazioak eman zuen.

Amagoia Mujika|Murgia|2013/11/16

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatu da gaur arratsaldean Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa. Aitor Sarriegi gailendu da 688 punturekin eta finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du horrela.

@ane_arruti|2013/11/10

Txaloetan ederki nabarmendu zen atzo Tolosako saioaren maila. Ez du inork atzean gelditu nahi eta bertsoaldi ederrak gero eta gehiago dira. Igor Elortzak Donostiako saiorako txartela eskuratu du oraingoz.

Orria 2/ 5
Osagarriak
SAIOAK