Europako Parlamenturako hauteskundeak
Especial-comillas
Los Pueblos Deciden logra su eurodiputado con 324.000 votos; el PNV obtiene 213.583 votos en Hego Euskal Herria; el PP vence al PSOE en el Estado español pese al descalabro de ambos; Podemos irrumpe y ERC supera a CiU.
Albisteak
EH Bilduk lehenengo indarra izaten jarraitzen du Gipuzkoan
@arianekamio|DONOSTIA|2014/05/26 16:12

EH Bilduk lehenengo indarra izaten jarraitzen du Gipuzkoan. Lurraldeko herri gehienetan alderdirik bozkatuena izan da.Tolosaldea osatzen duten 28 herrietan, esaterako, babes gehien lortu duen hautagaitza da Josu Juaristirena.

Beste zenbait tokitan ere emaitza esanguratsuak lortu ditu. Eibarren, esaterako, PSEren Gipuzkoako ohiko feudoa, EH Bilduk 2285 bozka eskuratu ditu, EAJ (2212), PSOE (1955), PP (767) eta Ezker Anitzaren (452) aurretik.

Errenterian 3.697 bozka eskuratu ditu, PSOEk 2.725, EAJk 1.680, Podemosek 1.059, Ezker Anitzak 874 eta PPk 834.

Gipuzkoako hiriburuan ere lehen indarra izan da, 13.670 botorekin. EAJ, bigarren izan da, 400 boto gutxiagorekin.

Bergara, Andoain, Azpeitia, Eskoriatza eta Zumaia bezalako herrietan ere bozkatuena izan da.

Lurraldean EAJ izan da bigarren indarra. Bozen %99,35 zenbatuta, 57.912 bozka lortu ditu, %24,56.

Zarautzen bozkatuena izan da, 2.660 babesekin. EH Bildu izan da bigarren indarra, 2415 bozkekin. Atzetik, PSOE (715), PP (510) eta IU (273). Azkoitia, Hondarribia eta Orion ere gailendu da.

Hirugarren indar nagusia PSE izan da Gipuzkoan 32.000 boto ingururekin. PPk 18.665 eskuratu ditu eta Podemosek 15.009.

Parte hartzeak gora egin du hauteskunde hauetan. Erroldaren %43ak bozkatu du.